Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van der Post, Laurens

Hegoafrikar idazlea (1906 - Colorado, 1996). Bere obra guztia Afrikako herrietako kultura zabaltzeko asmoaz idatzia dago. Bere lehen eleberria –Probintzietan (1934)– Hegoafrikako arrazakeriaren aurkako lehen salaketetako bat izan zen. Bigarren Mundu Gerran hiru urte igaro zituen kontzentrazio esparru batean, eta esperientzia hartan oinarri hartuta Hazia eta ereilea (1963) eta Ilberriko gaua (1970) idatzi zituen. Bi liburu horietako lehenengoan oinarri hartuta Eguberri on, mister Lawrence! filma egin zen, 1983an. Beste zenbait lan aipagarri: Flamenko luma (1955); Jung eta gure garaiko historia (1976); Beste pertsona bat izan (1982); Blady (1991). Boskimanen kultura eta zibilizazioarekin liluratuta, Kalahariko mundu galdua (1958), Ehiztariaren bihotza (1961), Marisorgin baten kantua (1975), Boskiman baten testamentua (1984), eta Boskiman zuri batekin paseeran (1986) idatzi zituen.