Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Valtellina

(Al. Veltlin). Italiako iparraldeko ibarra (Lombardia), Retiako eta Bergamoko Alpe mendien artean, eta Adda ibaiaren sorburuaren eta honek ura isurtzen duen Como-ko aintziraren artean. 112 km luze eta 2.640 km2. Hiriburua: Sondrio. Italiaren eta Suitzaren arteko igarobidea da (Stelvio, Bernina, Aprica eta Umbrailgo mendateak). Ekonomia: nekazaritza (mahatsa), basogintza eta turismoa; zentral hidroelektrikoak.  v  XV. mendearen bukaeran grisoiek hartu zuten. Hauek protestantismoa sartu zuten, ibarrean nagusi ziren katolikoen gogoz kontra. Horrek eta lurraldearen kokapenak Europako herrialde ahaltsuen esku-hartzea ekarri zuen. Hala, 1620tik aurrera espainiarren eta frantsesen arteko guduak izan ziren; Richelieu kardinalak espainiarrek ibarra mendera zezaten galarazi zuen. 1639. urtean Bake Iraunkorra egin zenean ibarra grisoien mendean geratu zen berriro, eta Espainiak ibarretik igarotzeko eskubidea gorde zuen. Zurich-eko hitzarmenaz gero (1859), Italiaren barnean dago.