Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Valparaiso

Txileko erdialdeko hiria, izen bereko probintziako (5.118 km2) eta eskualdeko (16.396 km2) hiriburua, Ozeano Barearen ertzean, Santiagoko hiriaren iparraldean. 278.762 biztanle. Garrantzi handiko merkataritza, finantza, industria, turismo, garraio eta kultura gunea da. Bi unibertsitate. Apezpikutegia. Aireportua. Juan de Saavedra espainiar konkistatzaileak sortu zuen, 1536an. Txileko hiri handienetako bat da gaur egun, eta Ozeano Bareko portu nagusietako bat Hego Ameriketan. 1822, 1829 eta 1906. urteetako lurrikarek kalte handiak egin zituzten hirian.