Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uztarroze

Nafarroako ipar-ekialdeko udalerria (Erronkaribar, Zangozako merindadea.) Mugak: iparraldean, Pirinioz gaindi, Santa-Grazi (Zuberoa) eta Larrañe (Zuberoa); ekialdean, Izaba; mendebalean, Otsagabia eta Ezkaroze; hegoaldean, Bidangoze eta Erronkari. Garaiera, 870 m. 57,33 km2 eta 331 biztanle (uztarroztarrak). Ezka ibaian ura isurtzen duten errekasto ugari jaisten da inguruko mendietatik udalerria zeharkatuz. Hizkuntza, gaztelania. XX. mendeko azken urteetan galdu da euskara. Laborantza (patata, bazkarako landareak), abere hazkuntza (ardi, ahuntz, behi eta zaldi azienda), basogintza eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XVI. mendeko Santa Grazi parrokia eliza gotiko-errenazimentukoa, XVIII. mendeko ermita eta hainbat etxe harmarridun. v Historia. 1068. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz. 1846. urtean bihurtu zen udalerri.