Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uztarria

Euskara hutsezko herri aldizkaria. 1999ko azaroan kaleratu zen lehen aldiz. Azpeitian du egoitza eta Uztarria Kultura Koordinadorak argitaratzen du. Hilabetekaria da, 1.500 ale argitaratzen dira eta doan banatzen da. 32-36 orrialde izaten ditu, eta Azpeitian banatzen da. Aldizkariaren helburuak euskara eta euskal kultura bultzatzea, ahalik eta informazio gehien zabaltzea, eta herritarren, herriko taldeen eta udalaren arteko loturak hobetzea dira. Herri mailako informazioan oinarritzen da, batez ere, aldizkariaren edukia.