Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uztarria Kultura Koordinadora

Azpeitiako (Gipuzkoa) kultura taldea. 1998ko martxoan sortu zen Azpeitian euskara eta euskal kulturaren inguruan zeuden gabezia batzuk betetzeko helburuaz. Hiru arlotan lan egiten du Uztarria Kultura Koordinadorak: komunikazio aldetik Uztarria aldizkaria argitaratzen du, euskarari dagokionez elkartea sortzear da, eta kultura azpiegiturei dagokienez, kultura etxea bultzatzea da hirugarren helburua. Azpeitiar ezagunei buruzko liburuxka monografikoak ere argitaratzen ari da Uztarria Kultura Koordinadora.