Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uztariz Hermiaga, Geronimo

Nafar militarra, historialaria eta ekonomialaria (Doneztebe, 1670 - Madril, 1732). Madrilen sartu zen militar eta Flandesko ekinaldietan borrokatu zen. 1704-1706. urteetan Sizilian borrokatu zen. jarduera militarrak eta egin zituen bidaia ugariek Frantzia, Ingalaterra, Alemania eta Italia ezagutzeko aukera eman zioten. 1706. urtean Madrilera joan zen eta garrantzi handiko karguak izan zituen, Indietako Kontseiluko merkataritzako idazkaritza, besteak beste. Colbert frantses finantzariaren ekonomiari buruzko teorien alde agertu zen eta 1724. urtean Teoría y práctica de comercio y de marina teoria lana idatzi zuen. Kanpo merkataritza pribatuen esku uztearen aurka agertu zen, eta barne produkzioa eta merkataritza bultzatzearen alde. XVIII. mendean ospe handia lortu zuen Uztarizen liburuak eta frantsesera, italianora eta holanderara itzulia izan zen.