Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uztaritzeko Kantonamendua

Lapurdiko erdialdeko kantonamendua, udalerri hauek osatua: Ahetze, Arbona, Haltsu, Jatsu, Larresoro, Senpere, Uztaritze eta Milafranga, guztiak Lapurdin. 32,75 km2 ditu guztira. 1999ko datuen arabera, 19.192 biztanle ditu. Errobi eta Urdazuri ibaiek igarotzen dute. Euskara, Lapurdiko behe-nafarrera. Laborantza eta abere hazkuntza dira ekonomia jarduera nagusiak. Turismoa gero eta indar handiagoa hartzen ari da eta, ondorioz, gero eta azpiegitura hobea eskaintzen zaio udatiarrari (hotelak, kanpinak, dendak). Uztaritzeko kantonamenduko herrietako jende asko joaten da, bestalde Angelu-Miarritze-Baionako industria gune eta administrazio guneetara lanera.