uste izan, uste
edo uste izan, usteko edo uste izango. du ad. Uste batean oinarriturik pentsatu. Bat gatozela uste dut. Baina zer uste duzu, gizona? Ez dut hala uste. Badut uste, luzamen handirik gabe, ministro berriak dituzkegula (ipar.). Eta ez dut uste baden emazterik ezetz ihardetsiko didanik (ipar.). Hori da uste duguna. Milaka agertzen dira erdal hitzak gutxien uste denean eguneroko hizketan. Ez uste izan, ordea, horrenbestez bere kezkak ez direla besterenen ispilu besterik. || Beharbada usteko duzue estu hitz egiten dudala gai honetan. Zuek hiltzen zaituztenak uste izango du Jainkoari atsegin egiten diola: usteko du. || Gure indarra, nik uste, honetan datza:… Guk hala uste. Nik ezetz uste. Nahigabe horretaz dena dela, nik hau uste:… Zerbait falta zaiolako?; ez nik uste. || Uste baino gehiago zor diogu Lizardiri. Ez da zuk uste bezain erraza. Eta hark uste bezala gertatu ere. Gau batean, inork uste gabe, hasi zen garraisika. ik. ustekabe. || (Beste aditz baten era burutuari dagokiola). Euskal Herria maite uste dugunok. Horrelako zerbait irakurri uste dut datozen lerro hauetan. || Guttien ustean (ipar.): guttien uste duzunean (dugunean…). Usterik gutxienean: gutxien ustean. Bagenukeela orok, guttien ustean, haren beharra. Atera zuten hiritik kanpora, ustez hila zela (edo zen): uste izanez hila zela. || Esperantza izan. Ez dutela zer uste izan zahartzaro onik.