Ustasha
Ante Pavelic-ek 1929. urtean sortu zuen Kroazian eskuin muturreko erakunde independentista. Ekintza terroristak egiten zituzten, eta Jugoslavia ohiko errege Alexandro I.a eta Barthou frantses ministroa hil zituzten besteak beste (1934). 1941. urtean, Hitlerrek kroaziarren burujabetasuna onartu zuenean, Ustashakoek lagundu zieten naziei partisanoen aurkako borrokan. Jasenovac-eko kontzentrazio esparruan 700.000 judu inguru hil zituzten. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren Munichen jarri zuten egoitza nagusia eta, handik gutxira, Espainian. 1970. urtetik aurrera Jugoslavia ohiko agintarien aurkako atentatuak antolatu zituzten baina, bere aldetik, Jugoslavia ohiko zerbitzu sekretuak Ustashakoen hainbat buruzagi atxilotu edo hil zituen.