Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ussuri

(Txineraz Wu-su-li). Asiako ekialdeko ibaia, Amur ibaiaren adarra. 907 km. Janka aintziratik hurbil du iturburua, Sikhote-Allin mendietan, Vladovostok-etik ipar-ekialdera, eta Txinaren eta Errusiaren arteko muga osatzen du bide luze batean. Amur ibaiarekin bat egiten duen lekuan uharte handi bat eratzen du, Errusiaren eta Txinaren artean liskar larriak eragin izan dituena berorren jabetasuna dela eta. Ibaian ontziz ibil daiteke izotzik ez den hilabeteetan (maiatzetik urrira).