Usman dan Fodio
Erlijio rreformatzailea, buruzagi politikoa eta Fulani erresumaren sortzailea (Maratta, Gobir 1754 - Sokoto, Fulaniko erresuma, 1817). 1801ean hausa sultanen aurkako gerra santuari ekin zion eta herrialdea islamera bihurtu zuen, hausa erresuma guztiak batuz. Ipar Nigerian erresuma teokratiko feudal bat sortu zuen. Erresuma honek emir herri autonomoak biltzen zituen, eta hegoaldera Niger haranetik harat hedatu zen.