Uslar Pietri, Arturo
Venezuelako ekonomialari, politikari eta idazlea (Caracas, 1906 - Caracas, 2001). Politika kargu askoren ardura izan du; Lehendakaritza idazkari eta Hezkuntza, Finantza eta Kanpo Arazoetako ministro izan da, besteak beste, baina bere idazlanengatik da, batez ere, ezaguna. Kontakizunak, eleberriak, antzerki lanak eta saiakerak idatzi ditu. Bere lanetan Venezuelako nekazarien bizitza, Venezuelako historiako pasarteak eta pertsonaien bizitza eta gizarte gaiak landu ditu, batez ere. Venezuelako idazle berrizaleenetakoa izan da. 1963an lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zen baina 1972an politika utzi eta kazetari lanetan jarraitu du harrezkero. Lan aipagarri batzuk: El camino de El Dorado (1948), Chúo Gil y las tejedoras (1960), Las vacas gordas y las vacas flacas (1968), La vuelta al mundo en diez trancos (1971).
- Ushuaia
- Usi
- usin
- Uskartze
- Üskudar
- Uslar Pietri, Arturo
- Usman dan Fodio
- Usman, Awang
- usna
- usnarazi, usnaraz, usnarazten
- usnatu, usna(tu), usnatzen