Urroz Erro, Eugenio
Gipuzkoako elizgizon eta idazlea (Tolosa, 1883 - Etxebarri, 1937). Gasteizen eta Erroman egin zituen eliz ikasketak. 1907an apaiztu zen eta Lizarran, Albizturren eta Eibarren egon zen apaiz. Euskal Erria, Euskeraren Alde eta Euskal Esnalea agerkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak. Urrozenak dira Sinismena eta euskara olerkia (1907) eta Gipuzkoako Azalben laburra Gipuzkoako geografiari buruzko obra (1913).