Urrotz
Nafarroako ipar-mendebaleko udalerria, Zuatxapi (1.064 m) mendiaren magalean, Urrotz errekaren ertzean eta Leurtzako urtegitik hurbil (Malerreka). Mugak: iparraldean, Ituren; ekialdean, Oitz; mendebalean, Labaien; hegoaldean, Ultzama. Garaiera, 336 m. 10,59 km2 eta 237 biztanle (urroztarrak). Zuatxapi mendiaren azpian eta Urrozko herriko eremuetan dago Leurtza urtegia. Euskara, goi-nafarrera; euskaldunak, % 99. Laborantza (artoa, barazkiak, bazkarako landareak, lekadunak) eta abere hazkuntza (behi, ardi, zerri eta zaldi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak (langileen % 50). Dena dela jende asko (% 35) Lesaka, Leitza eta Doneztebeko industrietara joaten da lan egitera. Aipagarriak dira San Migel parrokia eliza (Ama Birjina Haurrarekin irudi gotikoa gordetzen da bertan) eta San Kristobal ermita. v Historia. 1280. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz. 1845. urtean bihurtu zen udalerri.