Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urrotz

Nafarroako erdialdeko udalerria (Zangozako merindadea). Urroz du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Lizoain; ekialdean, Longida; mendebalean, Lizoain; hegoaldean, Itzagaondoa. Garaiera, 526 m. 11,14 km2. 1999ko datuen arabera, 213 biztanle (urroztarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Erro ibaiak igarotzen du udalerria. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendean galdu zen euskara. Laborantza (garia, garagarra, patata, artoa, mahatsa landare lekadunak) eta industria (janari industria, ehungintza, zurgintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira Ama Birjinaren Jasokunde parrokia eliza (XIV-XVI. m.), bertako erretaula nagusia, bataioarria, XII-XIII eta XVI. mendeetako irudiak eta urrezko eta zilarrezko ontziteria. v Historia. 1195. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Urrozko herria. Antso VII.a Azkarra Nafarroako erregearen eskutik jaso zuten urroztarrek berezko foruen bidez gobernatzeko baimena. Harresiez inguratuta egon zen Cisneros kardinalak 1516. urtean suntsiarazi zituen arte.