Urretabizkaia, Arantxa
Gipuzkoar idazlea (Donostia, 1947). Historiako ikasketak egin zituen Bartzelonan. Lur argitaletxearen inguruko taldean hasi zen idazten, garaiko hainbat idazle gazterekin batera: R. Saizarbitoria, R. Arregi, etab. Ibon Sarasolarekin batera itzuli zuen Frantz Fanon-en Afrika iraultzaren alde (1970) eta harekin eta R. Saizarbitoriarekin idatzi zuen Mendebaleko ekonomiaren historia (1970). 1977an Egin egunkarian hasi zen kazetari lanetan, eta geroztik, ETB-n eta Ere, El Diario Vasco, Deia eta El Mundo agerkarietan lan egin du. Zinemarako lanak ere egin ditu, gidoilari moduan: Albaniako konkista (1983) eta Lauaxeta (1987). Bi poema liburu idatzi ditu: San Pedro bezperaren ondokoak (1972), eta Maitasunaren magalean (1982). Baina batez ere, hitz lauzko kontalari gisa da ezaguna: Zergatik Panpox (1979), eleberri laburra; Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekulan bakarrik (1983), ipuin liburua; Saturno (1987), eleberria; eta Aurten aldatuko da nire bizitza (1992), gazteentzako kontakizuna. Oraingoz azkenekoa duen eleberria, Koaderno Gorria izenekoa, 1998an eman zuen argitara, eta bere poesiagintzari eskainitako liburua ere eman zen argitara 2000. urtean, XX. mendeko poesia kaierak bilduman. Ohiko lankide da, azken urteotan Euskadi Irratian, Euskal Telebistak, El Diario Vasco egunkariak eta Zabalik astekarian aritu da gehienbat.
- Urresti
- Urrestieta
- Urrestilla
- Urreta Etxebeste, Mikel
- Urreta Zulaika, Miren Aranzazu
- Urretabizkaia, Arantxa
- urretxindor
- Urretxindorra
- urretxori
- Urretxu
- Urrexola