Urreta Etxebeste, Mikel
Gipuzkoar euskaltzalea (Urnieta, 1881 - Donostia, 1961). Ingeniaria zen bizibidez. Donostiako udaletxeko zinegotzi izendatu zuten 1913. urtean eta Gipuzkoako diputatu hautatu zuten, handik bi urtera. Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakari izan zen. Agerre, Euzkadi eta El Día agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Sona handiko hizlaria izan zen, eta haren hitzaldi batzuk argitaratuak izan dira: esaterako, 1920an, Edesti-aurrea. Leize-Zuloak izenekoa.