Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urraulbeiti

Nafarroako udalerria (Zangozako merindadea). Urraúl Bajo du izen ofiziala. Kontzeju hauek osatzen dute udalerria: Artieda, Geretz, Arripodas, San Vicente (herriburua) eta Santsoain-Urraulbeiti. Mugak: iparraldean, Longida eta Urraul Goiti; ekialdean, Romanzado eta Urraul Goiti; mendebalean, Itzagaondoa eta Ibargoiti; hegoaldean, Irunberri eta Oibarre. Batez besteko garaiera, 500 m. 59,71 km2. 1999ko datuen arabera, 273 biztanle. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Irati ibaiak hegoalde iparralde igarotzen du Urraul Beiti. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mende hasieran galdu zen euskara. Nekazaritza (garia, garagarra, mahatsa, patatak, barazkiak, landare lekadunak, ardi azienda; langileen % 46) da ekonomia jarduera nagusia.