Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urraka

Iruñeko erregina 1144-1150. urteetan, Gaztelako Alfontso VII.a Enperadorearen ezkontzaz kanpoko alaba eta Gartzea V.a Ramirez Osatzailearen bigarren emaztea. 1144. urtean ezkondu zen Gartzea Ramirez V.arekin Leongo katedralan eta ondorioz, Nafarroako lurralde batzuen jabe egin zen erregina. Senarra hil zenean Asturiasa erretiratu zen. 1164. urtean hil zen eta Antsa eta Petri izan zituen seme-alabak.