Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urraka

Gaztela eta Leongo erregina 1109-1126. urteetan (?, 1080 edo 1081 - Saldaña, 1126). Alfontso VI.aren eta Burgundiako Konstantzaren alaba. Burgundiako Raimundorekin ezkondu zen eta erregeak Galizia utzi zuen beren esku. 1107. urtean Raimundo hil zenean Alfontso I.a Gudularia Aragoiko erregearekin ezkondu zen eta bat egin zuten bi erresumek. 1114. urtean Alfontso I.ak emaztea zapuztu egin zuen eta handik aurrera bere seme Alfontso VII.arekin batean agindu behar izan zuen. Alfontso VII.a izan zen erreginaren oinordekoa.