Urraka Fernandez
Iruñeko eta Aragoiko erregina 970-994. urteetan, Fernan Gonzalez Gaztelako kondearen alaba. Ordoño III.arekin eta Ordoño IV.arekin ezkondu zen hurrenez hurren eta Antso II.a Gartzeiz edo Abarka Iruñea eta Aragoiko erregearen emaztea izan zen azkenik. Hiru seme izan zituen Nafarroako erregearekin: Gartzea III.a Santxez (Iruñeko eta Aragoiko erregea), Ramiro eta Gonzalo.