urlehortar
izlag. eta iz. Sin. anfibio. Animalia ornodun odol-hotza, arrautza bidez ugaltzen dena, heldutasuna iritsi baino lehen eraldatzea jasaten duena. v Urlehortarrak. Delako animaliek osatzen duten klasea. Urlehortarren klasean 12 ordena sartzen dira. Urodeloen eta anuroen ordenak dira horietan ezagunenak. ik. anfibio.