Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

URL

(Universal Resource Locator). Inf. Interneteko dokumentuak edo lekuak identifikatzeko metodoa. World Wide Web-en erabiltzen da batez ere. URLa dokumentua zer motatakoa den, konputagailua, dokumentua dagoen direktorioa eta azpidirektorioa, eta dokumentuaren izena identifikatzen dituen karaktera segida bat da. Adibidez, Espainiako Cervantes institutuaren WEB guneko URLa honako hau da: http://www.cervantes.es/internet/indice.html. URLek letra larriak eta xeheak bereizten ditu. Bi puntuen aurreko zatiak dokumentura iristeko beharrezkoa den protokoloa adierazten du. http etiketak dokumentua WWW-n dagoela adierazten du. ftp azaltzen bada, dokumentua FTP erabiliz zabal daitekeela esan nahi du. URLaren hurrengo zatia, www, izen bat adierazten du dokumentua dagoen konputagailuarentzat (makina batek izen edo bat baino gehiago izan ditzake). cervantes izenak makina dagoen eremuaren edo sare lokalaren izena adierazten du (azpieremu gehiago izan daitezke puntuez bereizirik). .es hedadurak Espainian dagoela esan nahi du. Konputagailuaren izenen eta eremuaren ondoren, dokumentua aurki daitekeen direktorioak eta azpidirektoriak datoz (kasu honetan, /internet), eta, azkenik, dokumentuaren izena (indice.html).