Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urkulu

Gipuzkoako hegoaldeko ibaia, Oñati ibaiaren adarra. Elgea mendialdean du iturburua eta Aretxabaletako Goroeta auzoa igarota Oñati ibaiarekin bat egiten du, Oñatiko Zubillaga auzoan. Izen bereko urtegia dago ibaiaren ibilguan Deba Garaiko udalerriak urez hornitzen dituena.