Urduliz
Bizkaiko erdi-iparraldeko udalerria, Plentzia edo Butroi ibaiaren ezkerraldean (Plentzia-Mungia eskualdea). Mugak: iparraldean, Barrika eta Plentzia; ekialdean, Plentzia, Gatika eta Laukiz; mendebalean, Sopela eta Berango; hegoldean, Laukiz eta Bilbo. Garaiera, 82 m. 7,51 km2 ditu. 1997ko datuen arabera, 2.842 biztanle (urduliztarrak). Auzo nagusiak: Kanpa (herriburua), Dobaran, Elortza, Mendiondo eta Zalbide. Euskara, bizkaiera; euskaldunak, % 55. Industria (altzairugintza, zurgintza, janari industria; langileen % 66) eta zerbitzuen alorra (oinarrizko zerbitzuak, dendak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Inguruko jende asko joaten da Urduliza lan egitera. Aipagarriak dira XVIII. mendean berreraiki zen Andre Maria parrokia eliza eta Santa Marina ermita.