Urbino
Italiako erdialdeko hiria, Markak eskualdean, Pesaro- Urbinoko herrialdean, Foglia eta Metauro mendien artean. 15.582 biztanle. Unibertsitatea. Monumentu garrantzitsuak daude hirian: Santo Domingo, San Frantzisko eta San Joan Bataiatzailearen eliza gotikoak, dukeen jauregia, katedrala, Rafaelen jaiotetxea. XVI. mendean eta XVII. mendearen hasieran zeramika ekoizle garrantzitsua izan zen. Nekazaritza gune garrantzizkoa (seda). v Historia. Antzinako Urbinoko dukerriko hiriburua izan zen. XII. mendearen amaieraz geroztik Montefeltro familiarena izan zen dukerria; XVI. mendearen hasieran Della Rovere familiaren mende geratu zen, eta 1631-1860 urteetan Elizaren Estatuen barnean egon zen. 1860. urtean Italiako Errepublikaren barnean geratu zen.