Urbina, Juan Manuel de
Arabar militarra (Gasteiz, 1715 - ?, 1774). 1731. urtean Espainiako gudarostean sartu zen eta urtebete geroago Orango birkonkistan borrokatu zen. 1734. urtean Italiara joan zen eta Napoli eta Siziliako gerretan jardun zuen Karlos erregegaiaren alde (Karlos III.a erregea izan zenaren alde). 1742. urtean berriro ere itsasoratu zen Italiarantz napolitarrekin, espainiarrekin eta frantsesekin bat eginik austriarren eta ingelesen aurka borrokatzera. Santiagoko ordenako kide egin zuen Espainiako erregeak eta 1745. urtean koronel izendatu zuten. 1747. urtean Iruñeko plazako erregearen teniente izendatu zuten eta Iruñeko eta Nafarroako erresumako gobernari eta komandante nagusi izan zen. 1759. urtean Karlos III.aren gobernuak Erregearen gudarosteetako brigadier egin zuen.
- Urbia
- Urbieta Yarzabal, Jose Joakin
- Urbieta, Imanol
- Urbikain
- Urbilana
- Urbina, Juan Manuel de
- Urbina, Luis de
- Urbina
- Urbina-Basabe
- Urbina-Eza
- Urbino