Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urbina, Luis de

Arabar militarra, Juan Manuel Urbinaren anaia (Gasteiz, 1721 - Madril, 1799). 16 urte zituenean Itsas-armadan sartu zen eta handik hiru urtera alferez egin zuten. 1742. urtean Italiarantz itsasoratu zen ingelesen eta austriarren aurka borrokatzera. 1745. urtean, Sevillako errejimentuko komandante zela, Orango plaza gobernatzera joan zen baina agintari erlijiosoekiko zituen konponezinak ikusirik Iruñera bidali zuten. Soraluze, Tolosa eta Arrasateko armagintza eta altzairugintzak behatzeko agindua jaso zuen, geroago Toledoko ezpatagintza sortzeko. 1762. urtean Ingalaterraren aurkako gerra piztu zenean Erregearen gudarosteetako brigadier egin zuten. 1769. urtean Habanarantz abiatu zen eta hurrengo urtean Espainiara itzuli zen, mariskal zela. 1776. urtean teniente koronel egin zuten eta hamalau urtez izan zen fiskal militarra. 69 urte zituenean Ceuta defenditzeko agindua eman zioten eta erraz gainditu zitzaion Marokoko erregeari. 1792. urtean Frantziako konbentzioak Espainiako errege Karlos IV.ari gerrara hots egin zionean Valentziara bidali zuten Luis de Urbina eta Valentziako eta Murtziako erresumako kapitain nagusi izendatu zuten. Karlos III.aren Ordenako Gurutze Handiarekin saritu zizkioten bere lanak.