Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

uranoskopido

izond. Zool. Perziformeen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Buru handi sendoa eta ia biribila dute, azalaren azpian koraza moduko hezur batzuez hornitua, gainaldean eta bi alboetan. Beheko masailezurra gora itzulia dute. Begiak buruaren gaineko aldean dituzte. Bi bizkar hegal dituzte, apala eta laburra aurrekoa, eta gorputzaren erdialdetik isatseraino luzatzen dena bestea. Itsasazpi lohitsu eta hondartsuetan bizi dira. Oskoldunak, soinberak eta arrainak jaten dituzte, batez ere. Uranoskopidoen familiako arrainik ezagunena Uranoscopus scaber xabiroi mota da.