Updike, John
Estatu Batuetako idazlea (Shillington, Pennsylvania, 1932 - 2009). Harvarden eta Oxforden ikasi zuen. Hogei urtekoa zela The New Yorker aldizkarian hasi zen idazten eta harrezkero bertan idazki asko –poemak, ipuinak, kritika…– argitaratu zituen. Ipuinetan azaltzen duen Estatu Batuetako gizartearen ikuspegi ironiko zorrotza bere eleberrietan ere aurki daiteke. 1960ko Rabbit, Run eleberrian geroko beste zenbaitetan –Rabbit Redux (1971), Rabbit is Rich (1981)– azaltzen den pertsonaia beraren inguruan antolatua da, hartara heroiaren bizitzaren hainbat aldi jasotzen dituela. Beste zenbait eleberri: The Centaur (1963), Of the Farm (1965), Couples (1968), The Witches of Eastwick (1984). Eleberri bildumetariko batzuk: The Same Door (1959), Museums and Women (1972), Problems (1972).