Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ulukari

izond. Zool. Zebidoen familiako tropiko aldeko Ameriketako lurraldeetako tximu batzuez esaten da (Alouatta). 40-70 cm luze izaten dira, isatseko 50-75 cm-ak kontuan hartu gabe, eta gorputz sendoa dute. Ile luze sendoa dute, beltza, marroia edo gorria. Zuhaitzen goialdeko adarretan bizi dira eta gutxitan jaisten dira haietatik. Beren ezaugarri nagusia uluak dira, 3-5 km-tan entzun daitezkeenak; hioides hezurra trakearekin bat egiten duen organo luzatu bihurtua dute eta horri esker ahotsaren erresonantzia handiagoa da. Bost ulukari mota nagusi dira, Erdialdeko Amerikakoak eta Hego Ameriketakoak guztiak.