Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ultzera

iz. Med. Gorputzaren edozein epitelioren gainazalaren etena eta mami galera, gehienetan berez ixtera jotzen ez duena. Ugari dira ultzera-eragileak: traumatismoak (zauriak, marruskadurak, etab.); eragile fisikoak (beroa, hotza, X izpiak edo bestelako irrada motak); odol zirkulazioaren akatsak; kirioen gaitzak; eritasun kutsakorrak; etab.  v  Ultzera trofikoa. Toki bateko ehunen elikadura nahikoa ez denean (odol hodien edota kirioen gaitzen batengatik) sortzen dena.