Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ulanova, Galina Sergueievna

Errusiar dantzaria (San Petersburgo, 1910). 1944-1962. urteetan Moskuko Bolshoi antzokiko lehen dantzari izan zen, eta geroago, bertako irakasle. Ballet erromantiko ugari dantzatu izan ditu munduko antzoki nagusietan: Beltxargen aintzira; Basoko loti ederra; Intxaur kraskailua; eta Gisela, besteak beste. Ballet klasikoaren dantzaririk onenetako bat izan da bere mugimendu arinengatik eta antzezteko gaitasunagatik. 1951. urtean herriko artista izendatu zuten; sari ugari jaso zituen, Lenin saria (1957), besteak beste.