Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ujjain

Indiako erdialdeko hiria (Madhya Pradesh), Sipra ibaiaren ertzean, Vindhya mendien iparraldean. 366.787 biztanle. Unibertsitatea. Ehungintza. Astronomia behatokia izan zen. Indiako zazpi hiri santuetako bat da.  v  Historia. Malwa-ko hiriburua izan zen IX. mendea arte. 1245. urtean Delhiko sultanek suntsitu zuten. XVIII. mendean mahratten mende geratu zen eta haien hiriburuetako bat izan zen.