Ujda
Marokoko ipar-ekialdeko hiria eta izen bereko herrialdeko hiriburua, Aljeriako mugatik hurbil. 260.182 biztanle ditu hiriak eta 20.700 km2 eta 780.762 biztanle herrialdeak. Nekazaritza gune (laboreak, olibondoak, zitrikoak) garrantzitsua. v Historia. 994. urtean sortu zen hiria. XIX. mendean frantziar gudarosteek hartu zuten eta militar basea izan zen.