Ugarte Muniozabal, Julian
Gipuzkoar pintorea (Zarautz, 1929). Madrilen eta Parisen egin zituen pintura ikasketak. 1967. urtean itzuli zen Paristik eta Donostian hartu zuen bizilekua. Erakusketa garrantzitsuetan jarri zituen ikusgai bere koadroak, Parisen, Baionan, Argentinan, Estatu Batuetan eta Italian. Erakusketa antologiko bat antolatu zuen 1983. urtean, Antológica 1948-1983 izenekoan. Aipagarria da, halaber, Gernikan izeneko saila (20 koadro, 1988). Sari ugari jaso ditu. Julian Ugartek artegintzaren alor ugari uztartu ditu: pintura, grabatua, eskultura, dekoratuen diseinua, bideoa… Sortzaile eta galerista izateaz gain, irakasle ere izan da. 2000. urtean, atzera begirako erakusketa eskaini zion Irungo Amaia Kulturguneak.