Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ugarte, Pedro

Bizkaitar idazlea (Bilbo, 1963). Poesia eta narrazioa landu ditu, eta zinema eta telebistarako gidoiak ere idatzi ditu. Bereak dira Incendios y amenazas (1989) eta El falso fugitivo (1991) poema liburuak, eta Los traficantes de palabras (1990), Noticia de tierras improbables (1992), Manual para extranjeros (1993) eta La isla de Komodo (1996) kontakizun liburuak. Bere lehen eleberriak, Los cuerpos de las nadadoras (1996) izenburukoak, Euskadi Literatura Saria irabazi zuen 1997an.