Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ugarte Bareciarte, Ignacio

Gipuzkoar pintorea (Donostia, 1858 - ?). Madrilen eta Erroman egin zituen pintura ikasketak. Joaquin Sorolla pintorearen kutsua darie Ignacio Ugarteren koadroei. XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako arte ederretako nazioarteko erakusketa garrantzitsuenetan hartu zuen parte. Donostiako Victoria Eugenia antzeztokiko sabaia pintatu zuen. Lan nagusiak: Un amaiketako en Ondárroa, La casa de misericordia, Las sardineras, Estudio, El desierto, En el campo, Anciana, Casera, Playa de Fuenterrabía, Funeral en Ondárroa, Mañana de noviembre en la costa de Asturias, Portugalete, En la Concha de San Sebastián, Santurce, Dos borrachos, Marina, Puesta del sol en el Serantes, La punta de la Galea, En la ría de Bilbao eta La despedida. Erretratu ugari pintatu zituen bestalde.