Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ugao-Miraballes

Bizkaiko hegoaldeko udalerria (Arrati-Nerbioi). Mugak: iparraldean, Arrieta; ekialdean, Zeberio; mendebalean, Arrankudiaga; hegoaldean, Arrankudiaga eta Zeberio. Garaiera, 81 m. 4,54 km2. 1997ko datuen arabera, 4.170 biztanle (ugaotarrak; miraballestarrak). Auzo nagusiak: Basokoetxe, Markio (Arrigorriagako udalerriaren barnean) eta Miraballes. Nerbioi ibaia hegoaldetik iparraldera igarotzen da. Euskara, bizkaiera; hizkuntza banaketa 1996an: 1.445 euskaldun, 699 ia-euskaldun eta 1.954 erdaldun. Industria (altzairugintza, zurgintza, kimika industria, makina-lanabesa; langileen % 77) da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira San Bartolome parrokia, XVIII. mendeko Udiarragako Ama Birjinaren ermita eta Ugao edo Ubao dorretxea. v Historia. 1375. urtean jaso zuen Ugao-Miraballeseko herriak hiri-gutuna Don Joan infantearen eskutik. Hiru sute handi jasan zituen herriak Erdi Aroan, 1388an, 1487an eta 1498an.