Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ugaltze

Ugaldu aditzaren aditz izena. || iz. Ugaltze-aparatua.  v  Biol. Izakiek (animaliek nahiz landareek) beren ezaugarriak dituzten beste izaki berri batzuk sortzea. Izaki berriek, betiere, erabateko autonomia dute eta jarduera guztiak beren kasa betetzeko gai dira. Bi mota dira: sexu bidezko ugaltzea eta sexugabea.  v  Sexu bidezko ugaltzea. Sexu ezberdineko bi izakiren gametoak elkartuta bideratzen dena (singamia edo ugaltze bisexuala) edota ernaldu gabeko obulu baten garapenetik gauzatzen dena (partenogenesia edo sexu bakarreko ugaltzea). Sexu bidezko ugaltzeari, ugaltze somatikoa ere esan ohi zaio.  v  Ugaltze sexugabea. Sexu ezberdineko izakien parte hartzea behar ez duena. Ugaltze mota honetan, zelulak zatitu egiten dira, eta zatiketa horretatik sortzen diren zelula berriek jatorrizkoaren kromosoma kopuru eta ezaugarri berberak dituzte.