Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uaxactun

Maien antzinako hiria, Guatemalako ipar-ekialdean, Peten-eko departamentuan. 1926-1937 bitartean egin ziren indusketen arabera, K.a. 1500. urterako baziren biztanleak han. Aurkitu diren monumentu nagusiak harrizko hilarri handiak dira K.o. 328-889 urteetako behe-erliebeek osatuak. Maien zeramika hondakin ugari.