Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ubangi

Ekuatore-Afrikako ibaia, Kongo edo Zaire ibaiaren adarra. 1.160 km. Uele eta Bomu ibaiek osatua da eta Kongo ibaian isurtzen du ura Lirangatik hurbil. Ertafrikako Errepublika eta Zaireren arteko muga osatzen du. Ontziz ibil daiteke urte osoan.