txontal
iz. eta izond. Mexikoko hego-ekialdeko izen bereko indiar herriko kidea. Hizkuntza maia-kitxe hizkuntza familiakoa dute. Antzina Tabasco inguruan bizi ziren; gaur egun Grijalva eta Usumancita ibaien bokalean bizi dira, giro hezea duten ordokietan. Artoa, kafea, azukre-kanabera, arroza eta barazkiak lantzen dituzte eta hegaztiak eta zerriak hazten. Katolikoak dira, santuak gurtzen dituzte eta ospakizun handiak egiten dituzte haien omenez. Gaur egun 25.000 biztanle inguru dira (1982).