Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txongking

edo Txungking. Txinako hego-mendebaleko hiria eta ibai portua, izen bereko eskualdeko (22.341 km2 eta 14.000.000 biztanle) hiriburua eta Szechuan-eko probintziako hiri nagusia, Yangtze ibaiaren ertzean. 2.750.000 biztanle. Unibertsitatea, Nazioarteko aireportua, Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Merkataritza (iharduera handiko ibai portua) eta industria (ehungintza, kimika industria, altzairugintza, metalurgia, tresneria mekanikoa eta elektrikoa, armagintza, papergintza, janari industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. 1937-1946. urteetan Txina nazionalistako hiriburua izan zen eta 1938-1942. urteetan kalte handiak jasan zituen japoniarren aire bonbardaketen ondorioz. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetako itsas gudarosteko basea izan zen.