Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txongjin

Ipar Koreako ipar-ekialdeko hiria eta portua, Hamgyong-pukto probintziako hiriburua, Kyongsong-eko badiaren ertzean (Japoniako itsasoa). 520.000 biztanle. Industria (metalurgia, altzairugintza, ontziolak, burdinbiderako gaiak, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, kimika industria, ehungintza), arrantza eta merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak. Japoniarren mende egon zen 1910-1945. urteetan.