Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txinanteka

iz. eta izond. Ameriketako erdialdeko indiar herria. Mexikoko Oaxacako ipar-mendebalean bizi dira, mendialdean. 84.000 inguru dira, eta haietako laurdenak beren hizkuntzan bakarrik hitz egiten du. Bizibidez laborariak dira eta artoa, babarrunak, yuka eta batata lantzen dituzte batez ere. Halaber, oiloak, zerriak eta arrainak dira haien proteina iturri nagusia.