Txiang Mai
Thailandiako iparraldeko probintzia, Birmaniarekin muga egiten duena (Iparraldeko lurraldea). 20.107 km2 eta 1.206.337 biztanle. Hiriburua, Txieng Mai. Probintzia menditsua da eta han dago Doi Pha Hom Pok mendia, Thailandiako gailur gorena (2.298 m). Laborantza (tea, arroza, lekadunak, tabakoa, fruitu arbolak), zurgintza eta lurpeko aberastasunen ustiaketa (antimonioa, tungstenoa, eztainua) dira ekonomia jarduera nagusiak.