Txen-Txian
edo Zhenjiang. Txinako ekialdeko hiria eta portua, Kiangsu-ko probintziako hegoaldean, Yangtze ibaiaren ertzean. 397.300 biztanle (2.450.700 biztanle ditu hirialdeak). Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Merkataritza, nekazaritza (laboreak, arroza) eta industria (zurgintza, ontziolak papergintza, janari industria) dira ekonomia jarduera nagusiak.