Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txelba

iz. Zool. Esparidoen familiako itsas arraina, metro bete inguru luzea eta bisiguaren antzekoa (Dentex dentex). Gorputz garaia, isats sardetua eta letaginen antzeko hortzak ditu. Bizkarraldea urdinxka du; sabelaldea, aldiz, zilar koloreko zurixka. Mediterraneo Itsasoan eta Ozeano Atlantikoaren ekialdean bizi da, haitz artean batez ere. Arrain txikiak eta soinberak jaten ditu.